Eraikina
Pedro Bustameante eta Javier Camacho arkitekto gazte madrildarrek diseinatu dute.
CREAA, Valderaseko Markesaren Gazteluen ordokian (Alcorcon) eta bere hiri-ingurunean dago kokaturik.
Proiektuak bederatzi eraikin, batean bateratzen ditu. Sailetan dago antolatua, eta erabilpen bereko ilaretan, eraikuntza guztiaren luzeeran zehar.
Egitura, atal bakoitza bere kabuz edo beste atalekin elkarreraginean jokatzeko sortua izan da, edota atal-multzoak sortzeko, jardueraren arabera.
Antolaketa honi esker, zerikusia baina erabilpen ezberdinak duten harremanak sor daitezke, tokiak elkarbanatuz eta batetik bestera sarrera zuzena edukiz. Erabilpen arruntean berriz, behar den independentzia gordetzen da, egoeraren araberako elkarbanaketa mantenduz.
Muinoen artetik gailentzen diren bi irudi.
Gizakiak sorturiko muino artifizialen gainetik, bi elementu bereizten dira: zirkua: barne hustuaren traslazio zehatza duen zilindro zeharargitua; eta auditotioa: Urtaro eta argiaren arabera opakotasuna eta tonuz aldatzen duen, tokian pausaturiko harri bitxi eta misteriotsua, ezberdina hemendik edo handik begiratuz gero, faroltxo baten moduan; distiratsu, bere barnean gertatzen ari dena zeharargitzen du. Ikusmena betirako maitemindu eta kultura eta Madrilgo Hegoaldeko artearen ikur den objektu liluragarria.
Eraikinaren gainaldeak, Gazteluak, Madrilgo mendilerroa eta eguzki-sartze zoragarriak ikusgai edukitzeaz gain, toki paregabeak dira elkartzeko eta jarduerak ospatzeko: kale antzerkia, ihauteriak, mozorro eta maskara dantzaldiak, zeruzabalpeko musikaldiak...